Azkoitia Open Data guneko datuak berrerabilita sortutako bistaratze, produktu eta zerbitzuen erakusleihoa duzu hau. Zure lanak bertan argitaratzea nahi baduzu jarri gurekin harremanetan komunikazioa@azkoitia.net helbidean.
Aplikazioen erakusleihoa
Loiola APP
Loiolako San Inazioren sorlekuaren ingurukoak biltzen dituen mugikorretarako aplikazio turistikoa.
Loiolako San Inazioren bizitzan zeresan handia izandako Azkoitia eta Azpeitiko lekuak bisitatzeko ibilbide proposamena eskaintzen du aplikazio honek. Inazioren sorlekua eta Loiolako Monumentu Gunea ditu ardatz eta Ignaziotar Ibilbidea eta bere hasiera den Hiru Tenpluen Ibilbidea ere biltzen ditu. Azkoitia eta Azpeitiko jatetxe eta ostatuen informazioa eta telefono gidarekin osatzen da.