Linked Open Data

Finean aurreko kontzeptuaren hedapena da eta Open Datak definitzen duen filosofian barneratzen da. Datu berak eta beste batzuk informazio semantikoa ematen dien eta elkarrekin uztartzen dituen RDF formatuan argitaratzean datza. Beste ezaugarri bat datuotara begira dauden URI finkoen erabilera da. URI bakar batez definitutako datuak datu konkretu bat irudikatzen du eta beste baliabideen URIen bitartez berauekin erlazionatzen dira.

LOD-ren oinarrizko printzipioak

Tim Berners-Lee-k Linked Data argitaratzeko lau oinarrizko arau definitzen ditu: 1. URIak erabili baliabideak modu unibokoan definitzeko. 2. http URIak erabiltzea informazioetara iristeko 3. Baliabideen informazioa RDF formatua erabiliz eskaintzea 4. Argitaratutako datu ezberdinekin loturak izateko beste URIetarako estekak gehitzea.

Formatua

Linked Open Data bidez argitaratutako datuak RDF formatuan daude. RDF sujetu-predikatu-objektu formako datu baliabideen deskribapen markoa da. Erlazio mota hauek hirukoitz (triples o tripletes) bezala ezagutzen dira.

  • Subjektua: URI erreferentzia bat adierazten du, pertsona bat, edo erreferentzia egiten diogun nodoa.
  • Predikatua: Subjektuak objektuarekin duen erlazioa adierazten du.
  • Objektua: Predikatuak subjektuarentzat definitutako propietatearen balioa.